domingo, 15 de marzo de 2009

Patxi Beitia hil da

Miércoles, 10 de Enero de 2007

Patxi Beitia hil da

Patxi Beitia, Kezka dantza taldeko zuzendaria eta aurreskulari trebea izan zena hil da (urtarrilaren 8an hil da) Bermeon 81 urterekin. Josu Orbe, Bermeoko Alkartasuna dantza taldeko kideari esker jakin dugu.
Patxi-Beitia-aurreskua-egiten
Beitia, 1925ean jaio zen Eibarren, eta 1931an hasi zen dantzan Batzokian, Gregorio Santa Cruz-en esanetara. Gerra ostean, Educación y Descansoko taldearekin aritu zen, Santa Cruz-ekin orduan ere, eta besteak beste 1947an Madrilen, Eva Perón-en aurrean aurreskua dantzatu zuen.

Aurreskulari bikaina izan zen Patxi Beitia eta bere garaian punta-puntakoak ziren Donostia eta Bilboko aurreskulari handienekin leihan ibiltzen zen. 1959an Eibarko Klub Deportiboaren dantza taldeko, alegia, Kezkako zuzendari izendatu zuten eta horren ardura izan zuen 1965ean, Mundakako emakume batekin ezkondu eta Bermeora bizitzera joan zen arte. Bermeora joan eta Alkartasuna dantza taldea sortu zuen bertan.

Gregorio Santa Cruz dantza-maisuari buruzko liburua osatzerakoan laguntza handia eskaini zuen Patxi Beitiak eta berari egindako elkarrizketa bat ere argitaratu zen liburu horretan. Hona elkarrizketa hori:



Patxi Beitia - Elkarrizketa
Oier Araolaza: Gregorio Santa Cruz dantza-maisua, Ego-Ibarra, 1998.

1925. urtean jaio zen. Gerraurrean eta gerraostean ibili zen dantzari Santa Cruzen esanetara, aurreskulari bikaina, erreleboa hartu zion Santa Cruzi Klub Deportiboan dantzak erakusten. Bermeon bizi da gaur, bertan Alkartasuna dantza taldea sortu zuen eta aurten bertan omendu dute bermiotarrek.

  • Noiz hasi ziñan Gregoriokin?

1931n, sei urtekiñ, Batzokixan. Orduan eguan Bidebarrixetan, ointxe pastelerixia daguan inguruan eguan Batzokixa. Gero segiduan egiñ eben Batzoki barrixa, Mª Angelan. Dantzarixak eguazen haundi eta txiki, talde bastante politta zan. Otxandixora eta, juaten giñan. Ez autobusa, ez ezer, zelako karrakak egoten ziran! Gerraurrian Bermeora be etorri giñan, Batzokixa inauguratzera. 34an edo hola, junio veintitantos, San Juan aurrian, etorri giñan Bizkai guztittik, Gipuzkuatik� Aberri Egunera be juaten giñan asko, Pamplonako Aberri Egunera juan giñan, Donostiara, Bilbora be bai; Bilbon bi milla dantzari ta, batzen giñan.

1934-Batzokiko-ezpata-dantzariak
  • Horrek danak gerraurretik?

Bai, gerraurretik. Eta baten pasau jakun, Donostiatik gatozela Zarautzen tunelan parian guardia zibillak motorrian� tirua bota zeskun, eta Gregorio autobusian. Zegaittik ez dakigu ondiok, sustua emon zeskuena bai. Baina Gregorio bildurtu egin zan.

  • Nun ikasten zenduezen dantzak?

Bertan Batzokixan. Lokala edarra eukan. Astian bi bidar edo. Gero Educación y Descansogaz biharra eguan a punta y pala. Honek Gregoriok egitten eban akabatzaille, enkargaua zan GACian, Txontan. Urtetzen eban berandu, gabeko beratzi t�erdixetan egitten gendun ensaiua, orduan sakrifiziua zan. Goixetik juaten giñan ohera, eta goixian altzatzeko zazpiretan, biharrerako edo eskolarako edo dana dalakua. Gregorio etortzen zan baltz-baltz eginda, arpegixa garbittu barik, eta ernegatzen sarrittan. Zenbat plastadatxo jo zetsan motibo barik alabiari, Garbiñeri, zaharrenari. Gu berbetan igual, eta bestiak, barre edo, pli-pla!

  • Jenixo bizikua zan?

Bai, horretan bai. Berak esaten ebana, eh! Bestela�

  • Eta urteeriak dantzara, nora?

Orduan Debara, Mendarora, Plaentxiara, Durangora, Arraten, bertan inguruan. Arrateko Amabirjiñia eruaten Donostiara be bai, juan giñan hiru edo lau bidar. Ohitturia hartu eben, urrian.

  • Eta gerraostian?

Gero, gerratik gero, 47an juan giñan Madridera. Donostian ez eguan ondiok Goizaldirik. Gerotxuago sortu eben. Eta Educación y Descanso zelan zan politika barruko zera, influentziak be gehixago. Geu juan giñan Euskal Herrixa representatzen Madridera.

Ni egon nintzan soldau Madriden abiaziñuan, nobixia, ointxe andria dakatena, han topauta, Mundakakua da. Aurreragotxuago egon nintzan hamen, eta "Madriderako dago zera, ta nun hago?", "hamen kuartelian nago, etorri zeuek", eta hara etorri ziran delegauak eskatzen.

Etorri zan Eva de Perón, eta haren aurrian egin gendun dantza rejiño danak eta representaziñua geuk eruan gendun Euskal Herrikua. Kanarixuak, Segovia, Madrileñuak, danetik, bakotxak beran dantzak egitten zittuan. Guk ezpatadantzia eta aurreskua egin gendun, aurreskua hiru lagunek edo. Izan ziran banakua, biñakua eta ezpatadantzia. Egin gendun en la Plaza Mayor de Madrid. Gero jentiak eskatu eban "que hagan para el público!", haretxegatik luzatu gendun zortzi egun edo.

Hotelian jaten ardaurik ez eta, mekaguen la mar, guk ba, joer, hogetabat urte edo hogetabi gitxi gora behera� "Ezetz eta ezetz" Gregoriok, "kaguen� ba ez dogu dantzan egingo!", amenazua, eta bestiak, "eran barik pasau leike", eta "jatekua ardau barik? Jatekua diferentia dok!" Zelan edo halan konsegidu gendun, Agapito Anituan bittartez. Eta pozik.

Gero despeditzerakuan, ni bertan geldittu nintzan. Manuel Mari Egaña be bai, ha beste kuartel baten eguan. Nik esan neban kuartelian zelan noian dantzara, eta "sí, vete vete". Eta zortzi egunian agertu ez. Bueltau nintzanian, han listiakin, "mira, dónde ha aparecido este!" Juan nintzan listerua edo kabuangana, "¡Oiga!, Que he estado, en Educación y Descanso pregunté, ¿no ha venido aquí nadie?", "aquí no ha avisado nadie." "¡Si he estado bailando ante la señora de Perón!, "No véis este chulo vasco, dice que ha estado bailando con la señora de Perón", eta "ja ja ja", barre tropa guztia, neri ardurarik ez, allakuidaos!. Ez zesten ezer be egin. Eta arrestau be, ensegida egitten eben orduan.

Gero, juan giñan Leridara. Tardau gendun, bueno� Eta Leridan egin genduzen hotelian zortzi egun edo. Hori izango zan 48an edo, hortxe bueltan. Leridan pelotarixak be bazeguazen euskaldunak, hotela be edarra.

  • Urtiak aurrera juan ziran.

Gero, segidu egitten neban nik dantzan, eta urte baten kastigau egin zestan Gregoriok, zeozer, terkedade bat, dantzaren asuntuan zala eta. "Benga, kalera!", urten neban, baiña ni neu ensaiatzen nintzan eta konkurso aurreskularixetara juaten nintzan. 56xan Mondragonen, atara neban laugarren Euskal Herriko danen zerian, Santo Tomas hurrengo egunian egitten da Mondragonen jaixa. Presentau giñan hogetalau aurreskulari, bilbotarrak, Bittorixakuak, donostiarrak be bai, jo, Goizaldi guztia ixa. Lehelengo etara eban Antonio Romero bilbotarrak, fenomenua zan. Ha zerakin be ibili zan dantzan, Olaetakin. Gero bigarren etara eban Goizaldiko Gordejuelak, Iñaki Gordejuelak bigarren. Hirugarren atera eban, Garmendia edo, ha be Goizaldikua. Gero ni laugarren, ta bostgarren Oronoz, Juan Manuel, harek etara eban. Eta esan esten, "joe! Horrei irabaztia, Oronozi ta!", bueno, ondo.

  • Aurreskua zelan egitten zan, Bizkaiko ala gipuzkuar erara?

Libria, nik libria beti egin dot, sasikua esateko, apurtxo bat donostiarra, bilbotarra ta puff, nahastekua. Gregoriok berak ez zekixan aurreskurik, ez dau jakin sekula, eta ipintzen eban beste bat, aiudantia edo, Mendarokua edo� haren zati bat, gero Bizkaikueri atarata beste bat, eta hola� Baiña ajilla egoten nintzan orduan, ensaiau be etxian eta, urte edarrak zertu nittuan. Gero urten neban Zaldibarren subcampeón de Bizkaia. Zaldibarrera presentau nintzan eta ni eibartarra naizela eta ezetz. Baiña azkenian hartu esten eta subcampeón de Bizkaia atara neban. 57 edo 58xan izango zan. Gero, bajatzen juan nintzan konkursuetan, Durangon, Arraten�

  • Noiz hasi ziñan erakusten?

Plaentxiakuekiñ hasi nintzan dantzan erakusten. Jose Luis etortzen zan txistuakin, gaztia zan. Eta Txito be ibiltzen zan. Ha tanborterua zan, Julio Basurto, alias Txito. Desastre urten eban harek tanborteruak. Gero hasi nintzan Plaentxian, eta Gregoriok, "ze, Plaentxian hasi zara?", "Bai, eta hau dantzia zelan da?", "Esango detsut". Ze neu be ez nintzan akordatzen, neskena, pañuelo dantzia edo. Esan estan eta bueno. Esoziko Ama grupua atara genduan han Plaentxian.

Gero Deportibora. Gonzalez egon zan sekretarixo orduan, geure kalekua zan, Urkusuko kalekua. Eta harek "etorri hari, etorri hari, etorri", "ezetz, ezetz". Gregorio hasarretu egin zan Deportibokuekin. Terkedadia, ha be terkua zan eta zeozer pasa jakuen eta neri juateko esan esten. "Ez, ez hari juan" esan estan Gregoriok. "Bueno ba ez naiz juango". Ez naiz juango� ba konbenzidu egin neben. Hillian hogei duro sueldua. Hasi nintzan, eta Alfan euki nittuan grupokuak danak etorri ziran, eta grupua egitteko ez neban problemarik euki.

  • Deportiboko sasoian nun entsaiatzen zenduen?

Bonberuen zerian, Mª Angelan ensaiatzen genduan. Deportibuan pasatzen zan, esposiziñuak dirala, igual astia montañismua dala, bestia dala, hori dala, egoten zan okupauta. Soluziñua? Hara juaten giñan.

  • Eta dantzara nora?

Bertan inguruan, Zarautzen, Donostiara be bai, salida polittak egitten genduzen. Fotografixia Usartzakua badago bat lehelengo hasi ziranak, Juan San Martinek atarata. Gaztiak ziran orduan horrek, grupo txikixa, nere seme zaharra eta.

  • Zela izan zan Eibar laga eta Bermiora etortzia?

Gero ba, Mundakako andria, Eibarrera ezkondu giñan. Alfan egitten neban biharra. Handik Bermeora etorri nintzan. Egiñ esten omenajia, plaka bat be bai Deportibokua, han dakat etxian. Tabernia ipiñi neban Bermeon eta Alfatik urten egin neban. "Zoratuta hago!, Alfatik urten!", ez dakit zer, badakit zer.. "Han topau dot biharra eta�", gero damutu ez hango akziño danak galtzian.

Deportibuan Jose Luis laga neban. Hogetamairu urte daroiaraz nik hamen. Handik direkto etorri nintzan. Gero Jose Luisi be zeozer pasau jakon eta asanblean egon giñan. Gero berak Amalur edo ipiñi eban, eta han Frontaura eta geratu ziran. Frontaura ibili zan neregaz, Durangon ha be dantziakin dabil.

  • Sasoi batian asko egitten zenduen aurreskua, sokia atarata?

Bai, urtian hiru edo lau bidar be bai. San juan egunian egitten genduan aktuaziñua. Korporaziñua lagunduz juaten giñan mezetara hamarretan eta gero aktuaziñua plazan eukitzen genduan.

BERMEOKO ALKARTASUNA DANTZA TALDEA

Bere historia guztian zehar Euskal Herriak, txikia izan arren, aberastasun handia erakutsi du kultura arloan, batez ere folklorean.

Garrantzitsua da gure herrian hirurehun dantza baino gehiago eta milaka abesti herrikoiak ezagutzen direla; eta dena euskara, gure hizkuntza, orain dela milaka urte sortutakoaren inguruan.

Lekeitioko Kaixarranka

Euskal Herriko geografiak; ibai, mendi eta haranez beterik, folklorea oso desberdina izatea inposatu du eta toki batetik beste batera dantzak aldatzea.

Testuinguru honetan, 1976. urtean, Bermeon sortu zan ALKARTASUNA DANTZA TALDEA elkarte kulturala.

Bere asmoa kultura gaiak zabaltzea da, batez ere dantza eta musika arloan.

Lesakako dantzak

Taldeak bere saioetan musika tresna herrikoiak erabiltzen ditu, txistua, txirula, dultzaina,... eta erlijio, errito, ospakizun, ihauteri, jai edo ta plazako dantzak aurkezten ditu.

Bere egitaraua Euskal Herria mailan aurkezten du bereziki baina nazioarte mailan ere izan du bere egitaraua aurkezteko aukera Europako hainbat jaialdietan. Ikusi hemen gure jaialdi eta ekitaldien informazio zehatzagoa.

Bestalde, 1986. urtetik aurrera NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA antolatzen du Abuztuan, non mundu guztiko taldeak gure herrian hartzeko prest gaude. Informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu jaialdiaren horria.

Zehaztasun gehiagorako kontaktatu gurekin beherago adierazten diren edozein modutara.

A pesar de su pequeño tamaño, a lo largo de la historia, el Pais Vasco ha mostrado una gran riqueza en el ámbito de la cultura y especialmente en su folklore.

Es de destacar que en nuestro pais se conocen más de trescientas danzas y miles de melodias tradicionales, y todo alrededor de nuestra lengua el EUSKARA , surgida en la antiguedad.

Lekeitioko Kaixarranka

La geografia del Pais Vasco repleta de rios, montes y valles ha impuesto esta multiplicidad en el folklore y es muy fácil observar danzas muy diferentes en muy pocos kilometros.

En este contexto nace en 1976 en Bermeo la Asociacion Cultural ALKARTASUNA DANTZA TALDEA. con el objetivo de difundir temas culturales, en concreto en lo que se refiere a la danza y la musica tradicionales.

Lesakako dantzak

En sus actuaciones el grupo utiliza instrumentos tradicionales, txistu, txirula, dultzaina,... y presenta danzas religiosas, rituales, conmemorativas, de carnaval, etc.

El grupo presenta sus programas principalmente en el Pais Vasco pero tambien ha tenido oportunidad de presentarlos en varios festivales internacionales de Europa. Para obtener información de nuestras actuaciones más importantes pulse aquí.

Por otro lado, desde 1986 el grupo organiza cada año el FESTIVAL INTERNACIONAL DE FOLKLORE DE BERMEO en Agosto, donde participan grupos de todo el mundo. Para conseguir más información visite la web del festival.

En caso de necesitar ampliar la información contacte con nosotros de cualquiera de las formas que se indican a continuación.

ITXASONTZIA

TEMPORALA







Bermeotarrak fanfarrea